Haizeak gogor joko du eta maximoak apur bat igoko dira
EGURALDIA | Ostegunean eguraldi desatseginak jarraituko du. Goizaldean atertu egingo du, goizean haizea hego-mendebaldetik finkatuko da eta gogor samar joko du. Eguneko tenperaturak zertxobait igoko dira. Arratsaldean, haizeak ipar-mendebaldera egingo du eta gogor jotzen jarraituko du. Gainera, prezipitazioak ekarriko ditu, itsasotik sartuko direnak eta orokortuz joango direnak, gauean lurraldearen zati handi bati eragin arte.