DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Iurretak bere burua zaintzeko tailerra antolatu du azaroaren 25eko programazioaren barruan

Azaroaren 21ean zine-foruma izango da “No estás Sola” filmaren proiekzioarekin

Iurretak hainbat ekitaldi antolatu ditu azaroaren 25erako
Iurretak hainbat ekitaldi antolatu ditu azaroaren 25erako

IURRETA | Azaroaren 25ean ospatuko den Emakumeenganako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, Iurretan azaroan zehar egingo diren ekitaldi eta tailerren egitarau zabala prestatu da, herritarrak genero-indarkeriaren problematikaren inguruan sentsibilizatzeko eta ikusarazteko.

Programazioa azaroaren 12an hasi zen, “Zaindu zure hormonak 40tik aurrera” hitzaldiarekin, eta 19an Autozainketa tailerrarekin jarraituko du, azaroaren 26an eta abenduaren 3an eta 10ean, 18:00etatik 20:00etara.

Azaroaren 20an Gurutze Gorriak eta Biltzen-Gizarteratzeko eta Kultura arteko Bizikidetzarako Euskal Zerbitzuak emango duten tailerra izango da, haurrak eta nerabeak babestearen inguruan sentsibilizatzeko.

Bestalde, azaroaren 21ean zine-foruma izango da Anderebide Emakumeen Elkartearen eskutik Carlos Sedes zuzendariaren “No estás Sola” filmaren proiekzioarekin. Ibarretxe Kultur Etxan izango da arratsaldeko 18:00etan.

Azaroaren 25ean, ohi denez, pegatinak eta puntu lilak banatuko dira. Liburutegian informazio-gune bat sortuko da azaroaren 25ean, eta 18:00etan adierazpen instituzionala irakurriko da, irakurketan parte hartu nahi duten elkarte eta norbanakoen parte-hartzearekin. Ondoren, manifestazio batek herriko kaleak zeharkatuko ditu.

Bestalde, azaroaren 29an, 19:00etan, ipuin kontaketa saio bat izango da Aurora Larrurekin, “Cuentos populares de Calvino y otras patrañas del Mediterráneo” izenekoa. Programazioa azaroaren 30ean amaituko da, lau orduko autodefentsa ikastaroarekin, 10:00etatik 14:00etara. Horretarako, beharrezkoa izango da izena ematea azaroaren 22a baino lehen, 946215372 telefonoaren bidez edo gizarte-ongizate@iurreta.eus helbide elektronikoaren bidez.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top