DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Abadiño, lehenengo Bizkaian, abadiñarrak konektatzen dituen app bat aurkezten

Udalak, elkarteek eta saltokiek beren jarduerak ezagutzera eman ahal izateko atari berria da.

Edurne Maguregi Mikel Urrutia alkatearekin
Edurne Maguregi Mikel Urrutia alkatearekin

ABADIÑO | Gaurtik aurrera martxan da Abadiñoko elkarte, denda eta partikularren arteko komunikazioa eraldatzeko plataforma. EAgora udalen eta toki- eta eskualde-erakundeen beharretara egokitzen da. Star-up katalanak Bizkaira egin du salto, eta Bizkaiko Foru Aldundiak abian jarritako GovTech proiektuaren barruan, Abadiño izango da plataforma hau martxan jarriko duen Bizkaiko lehen herria. Biscaytik fundazioak eta udalak berrikuntza-proiektu honetan lagundu dute.

EAgora erabilera anitzeko plataforma bat da. Herritarrek, elkarteek eta saltokiek tokiko agenda eta udalaren eta herriko eragile bakoitzaren jarduera gertutik jarraitzeko balio du. Agenda komun bat sortuko da Abadiñoko Udalaren Agoraren barruan eta interesa duen edonor sartu ahal izango da telefono mugikorraren bidez herriko albisteak eta hurrengo jarduerak kontsultatzeko. Abadiñoarrez gain, Abadiñoko albisteak eta jarduerak ezagutu nahi dituzten guztiei zuzendutako plataforma da. EAgorak iOS zein Androiderako balio duen aplikazio bat du. Aplikazio bakoitzaren dendetan dago eskuragarri.
sistema.

Funtzio anitzeko plataforma

Agenda komuna eta panel komunitarioa izateaz gain, eAgora erabilera anitzeko tresna da. Aplikazioan, elkarte eta merkataritza bakoitzak bere sustapenen edo ekitaldien berri eman dezake, eta harremanak estutu bere jarraitzaile diren pertsona edo elkarteekin. Gainera, aukera ematen du herritarrek udal-jardueran edo jarraitzen duen erakundean parte hartzeko.
Nola? Adibidez, elkarteek eta saltokiek, udalak bezala, prozesu parte-hartzaileak abiaraz ditzakete eta komunitatearekin interakzioak sustatu, hainbat erronka planteatuz eta sariak eskainiz.

Gainera, eAgorak beste funtzio asko eskaintzen ditu herritarrei begira: sarreren salerosketa, ikastaroetan izena ematea, instalazioen erreserba, alkatearekin hitzordua, herrian ikusitako gorabeheren berri ematea…

Horietako batzuk, hala ere, ez dira hasierako bertsioan agertuko; izan ere, behin ikasturtearen hasiera igarota, ikastaroek edo instalazioen erreserbek ohiko prozesua izango dute, ikasturteari kalterik ez egiteko.

Lehen sari-zozketa

Urriaren 22an plataforma martxan jartzearekin batera, lehen saria zozketatuko da eAgoran. Abenduaren 31ra arte, aplikazioa deskargatu eta Abadiñoko Agoran sartzen direnen artean 100 euro zozketatuko dira eAgoran inskribatutako tokiko saltokietan erabiltzeko. Gainera, 150 euroko dohaintza zozketatuko da azaroaren 15a baino lehen izena ematen duten elkarteen artean.
25 jarraitzaile lortzea

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top