DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Rodrigue Kwizerak eta Francine Niyomukunzik irabazleak Zornotzako Kros txapelketan

Bi burundiarrek irabazi zuten joan den igandean Jauregibarriako zelaietan ospatutako kirol proba

Rodrigue Kwizera burundarra nagusitasunez gailendu zen. ARGAZKIA: Unai Sasuategi Studio
Rodrigue Kwizera burundarra nagusitasunez gailendu zen. ARGAZKIA: Unai Sasuategi Studio

KROS | Lokatzik gabe eta udaberriko tenperaturekin. Horrela ospatu zen Zornotzako Nazioarteko Krosaren 70. edizioa, Gold mailako lasterketa, joan den igandean Jauregibarriako zelaietan egin zen World Athletics Cross Country Tourreko nagusia. Gizonezkoetan, Rodrigue Kwizera burundarra nagusitu zen 25 minutu eta 29 segundoko denborarekin, eta 12 eta 20 segundo atera zizkien Chelimo eta Kibeti, hurrenez hurren. Kwizerak erasoa jo zuen helmugatik bi kilometrora eta lasterketa burua lehertu zuen. Hasieran Oscar Chelimo eta Dan Kibet ugandarrak izan ziren nagusi.

Emakumezkoetan, Francine Niyomukunzi burundarrak aurreikuspenak bete zituen eta nagusitasunez gailendu zen. Bakar-bakarrik helmugaratu zen 30 minutu eta 7 segundoko kronoarekin, eta Majida Maayouf espainiarrak bakarrik jarraitu ahal izan zuen.

Francine Niyomukunzi burundarra izan zen azkarrena.
70. edizio honetan, omenaldia egin zitzaien 2024an hil diren eta Zornotzako Nazioarteko Krosean arrastoa utzi zuten hiru atleta handiri.

Mariano Haro: 1964 eta 1977 artean Zornotza Krosa zazpi aldiz irabazi zuen, eta lau aldiz munduko kros txapeldunorde.

Carmen Valero: Hirugarren 1987ko Zornotza Krosean eta bi aldiz munduko kros txapelduna 1976an eta 1977an.

Rebecca Cheptegei: Ugandako atleta, 2014ko Zornotzako Krosean bigarrena, tragikoki hil zena 2024ko irailean. 2022an munduko mendiko txapeldun izan zen eta Pariseko maratoian lehiakide olinpikoa izan zen.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top