Egunaren amaieran ez du euririk egingo eta hodeiak gutxitu egingo dira
EGURALDIA | Asteartean ipar-ekialdeko haizea ibiliko da eta eguna freskoa izango da, tenperatura maximoak 16 edo 17 ºC ingurukoak izango direlarik. Eguna grisa izango da ipar partean, prezipitazio batzuekin, batez ere egunaren lehen partean. Hodeiak eta ostarteak hegoaldean; baliteke goizean goiz euri txikia egitea. Egunaren amaieran ez du euririk egingo eta hodeiak gutxitu egingo dira.