Giro onak arrakasta izan du aurten ere Landakogunean
DURANGO | Ia 80 tortilla aurkeztu dira gaur goizean Durangoko tortilla lehiaketara. Landakogunea kolorearen, pataten eta arrautzen epizentroa bihurtu da gaur goizean. Eguerdiko hamabietatik aurrera, gazteek eta adinekoek, adinaren arabera, 16 urtetik beherakoen eta 16 urtetik gorakoen kategorietan parte hartu dute. Aipatzekoa da tortilla txapelketako irabazleak bigarren sailkatu zirela joan den asteburuan Sukalkiko lehiaketan.