Irailean mugikortasunari buruz Traña-Matienan egingo den bilerarekin jarraituz, udala auzokideekin bilduko da datorren asteazkenean
ABADIÑO | Abadiñoko Udalak bilera deitu du datorren asteazkenean, urriak 23, Muntsaratzeko bizilagunekin. 18:30ean izango da Muntsaratzeko udal lokaletan. Bileran, Udalak auzoko mugikortasun arazoari eta, batez ere, aparkaleku faltari aurre egiteko proiektu bat jarriko du mahai gainean. Izan ere, Gobernu Taldeak aurreko legegintzaldian enpresa batek diseinatutako planoan herritarrek egindako ekarpenak eta hobekuntzak sartu ditu. Aurreikuspenen arabera,
80 bat plaza gehiago sortzeko jarduerak.
Plaza berri gehienak Arlozabal, Amandresolo eta Olalde kaleetan sortuko dira, eta kale horiek noranzko bakarrekoak izango dira ibilgailuentzat.
Errepideko seinaleak hobetzea eta beste obra txiki batzuk egitea ere aurreikusten da. Lanen aurrekontua 50.000 euro ingurukoa da eta hurrengo asteetan hasiko dira lanak.
Udalak iraileko Mugikortasun Batzordean iragarri zuen urrian Muntsaratz auzoarekin bilduko zela, Traña-Matiena auzoarekin egin zen bezala. Mikel Urrutia alkateak azaldu duenez, “udalerriko mugikortasuna eta aparkalekuen arazoa da Gobernu Taldearen erronka nagusietako bat. Aurreko legegintzaldian hainbat bilera egin nituen auzokideekin Muntsaratzeko mugikortasuna hobetzeko, eta orain Gobernu Talde hau arduratuko da lanak egiteaz “.
Hain zuzen ere, lan horiek Legealdiko Agendaren barruan kokatzen dira, eta Urrutiak nabarmendu du Gobernu Taldea “herritar guztiei begira” dagoela. Zelaietako mugikortasunari buruzko herri-kontsulta egin genuen, eta Traña-Matienako aparkaleku-arazoei aurre egiteko proiektua ere zehaztu genuen. Datorren asteazkenean Muntsaratzen erakutsiko dugu
aparkalekuen arazoari irtenbidea emateko proiektua, eta, ondoren, Astolarekin jarraituko dugu. Pixkanaka, Abadiñoko mugikortasuna hobetzen ari gara, irisgarriagoa eta seguruagoa bihurtuz “.