Gaur maximoak 20 graduren bueltan geratuko dira Durangaldean
EGURALDIA | Igandean ezegonkortasunak jarraituko du, nahiz eta egunaren amaieran gutxitzera joko duen. Zerua hodeitsu egongo da eta tarteka oso hodeitsu. Zaparradak, batzuetan ekaitzarekin batera, lehen orduetatik aurrera izan daitezke, baina arratsaldetik aurrera baretzen hasiko dira. Haizeak mendebaldetik joko du lehenik, eta ipar-mendebaldetik arratsaldean, kostaldean zertxobait gogorrago. Tenperaturen jaitsiera nabariagoa izango da Kantauri aldeko eskualdeetan, eta 20 gradu inguruan geratuko gara.