Carlos Ardanza abadiñarrak eta Mendi txakurrak hirugarren postua lortu zuten eta Aitz Azpi saria ere
ATXONDO | Atzo arratsaldean, beste behin, Axpen Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketaren edizio berri bat ospatu zen. Bertan Jabier Zubiaurre mutrikuarra podiumera igo zen Mendi txakurrarekin, lehen postua lortuz.
Bigarren postuan Zallako Imanol Diaz geratu zen Lolirekin, eta brontzea etxean geratu zen Carlos Ardanza abadiñarra eta bere txakur Mendirekin, hirugarren postuaz gain Durangaldeko artzain txakur onenaren Aitz Azpi saria ere lortu zuten.
Bestalde, Jantzi onenaren saria Ilarduiako Jose Mari Jauregik jaso zuen.