Osakidetzak egindako lana eskertu du, baina gogorarazi du bi izan behar direla udalerrian osasun duina izateko
ZALDIBAR | Osakidetzak igande honetan baieztatu du Zaldibarrek mediku bat izango zuela hilaren amaieran, irailaren 30ean zehazki, eta Berriz «konponbidean» egongo zela. LAGen argitaratutako albiste horren ondoren, Zaldibartar Udalak honako hau erantzun du: «neurri hau positiboa da mediku faltaren arazoa konpontzeko, baina ez da nahikoa. Udalak gogorarazi du Zaldibarri bi mediku izatea dagokiola. «Eskertzekoa da Osakidetzak arazoa konpontzeko egin duen lana. Irailaren amaieratik aurrera mediku bat berreskuratuko dugu, baina gogoratu Zaldibarren bi mediku dagozkigula baten ordez, osasun-arreta duina jaso ahal izateko. Berriro eskatzen diogu Osakidetzari bigarren medikua lehenbailehen sartzeko “, eskatu du Eneritz Azpitarte alkateak.
Era berean, Zaldibarko Udalak bere egiten du herritarrek azken egunotan Udaletxean eta herriko kaleetan adierazi duten kezka.