DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Atxondok erabilera anitzeko gune bihurtuko du osoko bilkuren aretoa

Administrazioak 149.380 euroren obrak lizitaziora atera ditu

Atxondoko osoko bilkuren aretoaren egungo irudia
Atxondoko osoko bilkuren aretoaren egungo irudia

ATXONDO | Toki administrazioak lizitaziora atera ditu gaur egungo osoko bilkuren aretoa erabilera anitzeko espazio bihurtu nahi duten obrak. Txosten teknikoak jasotzen duenez, helburua da udalaren osoko bilkurekin lotutako jardueretarako soilik erabiltzen den egungo espazioa birgaitzea, erabilera kulturalera, erakusketa-aretora, hitzaldietara, bileretara eta abarretara zabaltzeko, «herritarren parte-hartzea eta ahalduntzea hobetzeko».

Horretarako, manpara mugikorrak jartzea proposatzen da, espazioa erabilera anitzeko aretoetan banatu ahal izateko. Gaur egun, 63,67 metro karratu erabilgarriko azalera dute osoko bilkurek. Proiektuak hiru espazio sortzea jasotzen du: 11,56 metro karratuko bulegoa, 12,33 metro karratuko bigarren espazioa eta ia 35 metro karratuko azkena, non udalkideen mahaia eta aulkiak dauden.

Obrak aste honetan atera dira lizitaziora, 149.380 euroko zenbatekoarekin, eta enpresek irailaren 2ra arteko epea izango dute proposamenak aurkezteko. Esleipenaren ondoren, bi hilabeteko epea aurreikusten da lanak gauzatzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top