DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Ostarteak gaur; hodei gehiago eta prezipitazio batzuk astearte eta asteazkenean

Zerua estalita geratuko da egunaren amaieran

Durangaldean aste honetarako aurreikusitako eguraldia GRAFISMOA: Unai García
Durangaldean aste honetarako aurreikusitako eguraldia GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Hodeiak izango dira gaurko protagonistak. Astelehena ostarteekin hasiko da, baina egunaren amaieran zerua estaliko da. Hala, datozen egunetan, ostegunera arte, egun grisak espero dira, eta zirimiria egingo du. Tenperaturak udakoak izaten jarraituko du, 28 graduko maximoekin.

Astelehena, hodei gehiago

Astelehenean hodeiak ugaritu egingo dira iparraldetik. Goizean ostarteak zabalduko dira, baina hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua nahiko estalita geratuko da egunaren amaieran, gauean prezipitazio txikiekin. Hegoaldean beste egun eguzkitsu bat izango dute, eta egunaren amaieran hodei gehiago agertuko dira, baina euria egiteko arriskurik gabe. Tenperatura minimoak igoko dira, eta maximoak antzeko balioetan mantenduko dira. Iparraldeko haizeak nagusituko dira.

Asteartea, grisa

Asteartea egun grisa izango da, eta prezipitazio txikiak botako ditu. Hegoaldean hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, baina arratsaldean hodei garatuagoak haziko dira, eta egunaren amaieran zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Iparraldeko haizeak apur bat zakartuko dira, batez ere arratsaldean, eta tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, batez ere barnealdean; kostaldeko eskualdeetan jaitsiera txikiagoa izango da.

Asteazkena, lainotua

Zerua nahiko estalita egongo da asteazkenean. Euria egingo du, eta prezipitazioak eskuzabalagoak izango dira Kantauri aldean eta egunaren lehen partean. Beste egun batean iparraldeko haizeak nagusituko dira, apur bat biziago arratsaldeko orduetan. Tenperaturak hondoa joko du egun honetan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top