Maximoak 24 gradu ingurukoak izango dira eta igandean berriro igoko dira
EGURALDIA | Hodei ugari datozen orduetarako Durangaldean, zirimiria egiteko aukerarekin, ekaitzik baztertu gabe. Bihar, larunbata, hodeitsu esnatuko da, baina, orduek aurrera egin ahala, eguzkia agertuko da arratsaldean, eta igande eguzkitsua utziko du, maximoak goraka joango direlarik.
Ostirala, hodeitsua
Ostiralean tenperaturak jaisten jarraituko du. Maximoak 22-25 ºC ingurukoak izango dira lurraldearen zati handi batean, eta zertxobait altuagoak hegoaldean. Hodeitza ugaria izango da eta zaparrada batzuk botako ditu, batez ere kantauri isurialdean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta arratsaldean indartu egingo da, barnealdean bolada gogorrekin, bereziki Ebro bailaran.
Larunbata, eguzkia arratsaldean
Larunbatean tenperaturak gora egingo du eta arratsaldean giro eguzkitsua nagusituko da. Ipar partean hodeitsu esnatuko da, baina goizean zehar hodeiak hautsiz joango dira eta arratsaldean hodei gutxi geratuko dira. Hegoaldean hodei gutxi egongo dira egun osoan. Iparraldeko haizeek ez dute tenperatura igotzea eragotziko, batez ere barnealdean.