Dozenaka herritar herriko kaleetan zehar desfilatzen
AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanoko jaietako unerik esperotakoenetako bat da, azken txanpan sartzen baitira. Dozenaka herritarrek desfilatu dute bart Zornotzako kaleetan, ohiko hitzordu jendetsuan, Bizkaiko zaharrenetakoan. Ekainaren hasieratik ari ziren entseatzen gaur gaueko eszenaratzerako.
Bihar, ostirala, haurren martxa izango da, sukaldari, antortxero, fusilari, kantinero eta danborrariekin. Arratsaldeko seietatik aurrera, Zornotzako Musika Bandak antolatuta, Ibaizabal, Nafarroa, San Juan, San Miguel, San Pedro, Luis Urrengoetxea, Larrabide, Karmen kalea eta Zelaieta kaleak zeharkatuko ditu.