Tenperatura maximoek gora egingo dute berriro, 28-30 gradu inguruan
EGURALDIA | Asteartean udako eguraldiak bere horretan jarraitzen du. Tenperatura maximoek gora egingo dute berriro eta 28-30 ºC-ren bueltan ibiliko dira barnealdean, hegoaldean balio horiek gaindituko dira eta beroa egingo du. Kostaldean, aldiz, eguerditik aurrera brisa sartuko da eta tenperaturaren igoera geldiaraziko du, altuenak 25 ºC ingurukoak izango dira. Eguna eguzkitsua izango da, eta egunaren amaieran behe-hodei batzuk agertuko dira kantauri isurialdean. Arratsalde-gau partean haizeak indarra hartzen du, batez ere hegoaldean.