DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Fronte batek hodeiak eta euri apur bat utziko ditu gaur eta bihar; eguzkia asteazkenetik

Gaur arratsaldean freskatu egingo du, baina tenperaturak gora egingo du aste erdialdean

Merkurioak gora egingo du berriro asteazkenetik aurrera GRAFISMOA: Unai García
Merkurioak gora egingo du berriro asteazkenetik aurrera GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Uztaileko hirugarren astea hodei ugarirekin eta euri apur batzuekin hasiko da, eta gaur arratsaldean freskatuko du. Hala ere, bihartik aurrera egoerak hobera egingo duela dirudi, egoera egonkorragoarekin, eguzki tarteekin eta tenperaturekin.

Astelehena, hodei gehiago

Astelehenean, fronte hotz ahuldu baten etorrerarekin, hodeiak handiagoak izango dira. Goiza hego-mendebaldeko haizearekin eta tenperatura nahiko altuekin hasiko dugu. Goizaren amaieran, ordea, haizea bat-batean ipar-mendebaldera aldatuko da, bolada gogorrekin. Hodeiak ugaritu egingo dira, batez ere iparraldeko behe-hodeiak. Hegoaldean eguzkitsuago egongo da. Zaparrada sakabanatu batzuk ere botako ditu, bai iparraldean, bai hegoaldean, eta arratsaldean trumoitsuak izan daitezke. Tenperatura maximoetan ez da aldaketa handirik izango, baina fronteak aurrera egin ahala freskatu egingo da.

Asteartea, euri txikia

Asteartean behe-hodeiak ugariak izango dira, eta euri arina eta sakabanatua egin dezake. Mediterraneoko isurialdean giroa eguzkitsuagoa izango da, goi-hodei batzuekin. Arratsaldean zehar hodeiak gutxituz joango dira. Haize aldakor ahula arratsaldean iparraldera joz. Tenperaturak behera egingo du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top