Maximoak hogei inguru izango dira lurralde osoan.
EGURALDIA | Larunbatean giro desatseginagoa izango dugu. Haizeak mendebaldetik eta ipar-mendebaldetik joko du nahiko indartsu, batez ere kostaldetik gertu. Egunaren zati handi batean estalita egongo da, eta zaparrada orokorrak espero ditugu. Zaparrada mardulagoak izan daitezke, batez ere goizean. Trumoi-ekaitzak ere jo lezake. Arratsaldean hodeiak gutxituko dira, baina gauean berriro ugarituko dira. Tenperaturak behera egingo du eta maximoak 19-22 ºC-ren bueltan geratuko dira lurralde osoan.