Proba Tabirako igerilekuetan eta kirol-gunearen inguruan egingo da.
TRIATLOIA | Eskola Kirolaren barruan, Mugarra Triatloi Taldeak Triatloi Txikiaren edizio berri bat ospatuko du larunbat honetan.
Izena www.rockthesport.com webgunean edo probaren egunean bertan eman ahal izango da, 09:00etatik aurrera, Tabirako igerilekuetan. Kategorien arabera banatuta (aurrejamina, benjamina, kimua eta haurrak), irteera hartzen lehenak benjamin aurrekoak izango dira (2016tik aurrera), 10:30ean. Adin ezberdinen arabera, parte-hartzaileek igeri egin, bizikletan ibili eta korrika egingo dute. «Distantziak oso eskuragarriak dira mundu guztiarentzat. Tabirako igerilekuetan ezer ez, bideogrrian barrena Tabirako baselizaraino jaisten da bizikleta eta igerilekuaren barruan korrika egiten da “, azaldu dute antolatzaileek.