Gainera «Piztu Dendak 2027» eslogan lehiaketa antolatu du

MARKINA-XEMEIN | Markina-Xemeinen abenduaren 3an piztuko dituzte 2026ko Gabonetako argiak. Gabonetako kanpainari begira, gainera, Udalak eta HEMEN BE BAI herriko merkatarien elkarteak «Piztu Dendak 2027» eslogan lehiaketa jarri dute abian.
Lehiaketaren helburua Gabonetako kanpainarako euskarazko eslogan labur, original eta erakargarri bat aukeratzea da. Proposamenak Gabonetako argien magia eta herriko saltokietan kontsumitzearen garrantzia uztartu beharko ditu.
Ekimenaren bidez, Gabonetako giroa baliatu nahi dute tokiko merkataritza ikusarazteko eta herritarrak herriko dendetan erostera animatzeko. Lehiaketaren kartela eta oinarriak Markina-Xemeingo Udalaren webgunean daude eskuragarri.


