Ermitaren 75. urteurreneko egitarauaren barruan, atzo postontzi berriaren bedeinkapena ere egin zen
AMOREBIETA-ETXANO | Belatxikietako San Inazio ermitaren 75. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiek aurrera jarraitzen dute, Amorebieta-Etxanorako toki garrantzitsua baita. Atzo, igandea, eguraldi txarra egin arren zornotzarrak Belatxikietako ermitan elkartu ziren. Hamabietako mezaren eta postontzi berriaren bedeinkazioaren ondoren, Amorebieta-Etxanoko Udalak omenaldia egin zien Belatxikieta inguruan artzain aritu zirenei. Atzoko eguna lunch txiki batekin amaitu zen.
Ermitaren 75. urteurrena ospatzeko antolatutako ekitaldiak uztailaren 31n, asteazkena, amaituko dira. Meza izango da 11:30etan, ondoren txistulari eta aizkolarien emanaldia izango da 12:00etan eta amaitzeko Pancho Balbuena mariatxiaren emanaldia 13:00etan.