DOT Durangaldea

Enkarterrik bideo kolektiboa grabatuko du larunbat honetan, Azaroaren 25aren harira

Eskualdeko hainbat udalerritako emakumeak Karrantzako Pozalagua Auditorioan elkartuko dira

Bideokliparen grabazioa zapatu honetan izango da

ENKARTERRI | Enkarterriko Mankomunitateak eskualdeko hainbat txokotako emakumeak bilduko ditu larunbat honetan, azaroaren 14an, Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Egunaren harira bideo kolektibo bat grabatzeko. Azaroaren 25ean ospatzen da egun hori.

Ekimenaren helburua abesti ezagun baten bertsio kolektiboa sortzea eta horrekin batera bideo oroigarri bat egitea da. Proiektuaren bidez, indarkeria matxistaren inguruko sentsibilizazioa sustatu eta Enkarterriko emakumeek zein eskualde osoak indarkeria horren aurrean duten konpromisoa erakutsi nahi dute.

Bideokliparen grabazioa 12:00etatik 14:30era egingo da, Karrantzako Pozalagua Auditorioan. Aurretik, urriaren 15ean eta 16an, abestiaren grabazioa egin zuten Zallako Zine Antzokian.

Ekimen horren bidez, Mankomunitateak emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako erantzun kolektiboari ikusgarritasuna eman nahi dio, musika sentsibilizaziorako eta aldarrikapenerako tresna gisa erabilita.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top