DOT Durangaldea

Txorierri eta Lamiako lotzen dituen udal igogailua martxan da berriro Leioan

Konponketa-lanak eta beharrezko egiaztapen teknikoak amaitu ondoren

Igogailuaren motorrean zegoen matxura konpondu da

LEIOA | Txorierri eta Lamiako lotzen dituen udal igogailua martxan da berriro Txorierri eta Lamiako lotzen dituen igogailuak zerbitzua berreskuratu du, konponketa-lanak eta beharrezko egiaztapen teknikoak amaitu ondoren.

Esku-hartzearen bidez, igogailuaren motorrean zegoen matxura konpondu da. Horretarako, Alemaniatik ekarritako osagai espezifikoak behar izan dira, eta horrek konponketa-epeak luzatu ditu.

Lan guztiak amaituta, igogailua berriro dago erabilgarri, eta bi eremuen arteko lotura berreskuratu du, erabiltzaileen joan-etorriak erraztuz.

Igogailuaren zerbitzua berreskuratzearekin batera, Leioako Udalak aldi baterako ezarritako autobus-zerbitzua ere amaituko da. Zerbitzu hori igogailua geldirik egon den bitartean jarri da martxan, auzotarren joan-etorziak errazteko eta matxurak eragindako eragozpenak arintzeko.
Horrela, ordezko garraio-zerbitzua urriaren 25era arte, igandea barne, egongo da martxan, igogailuaren ohiko funtzionamendua berrezarri denez gero.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top