DOT Durangaldea

Astearen bi aurpegiak Bizkaian: lasai hasi eta euritsu amaituko da

Astelehen goiza hotza izango da, 5ºC inguru izango dira

Udazkeneko eguraldia izango da aste honetan ARGAZKIA TABIRA – DURANGO

EGURALDIA | Aurpegi biko astea dator gure eskualdera. Astelehen hau izango da epealdiko egunik hotzena (5 °C / 14 °C), baina astearte eta ostegun artean giro lasaia eta tenperatura gozoagoak izango ditugu, hego haizearen bultzadaz termometroak 17-18 °C-raino igoaz.

Joera ostiralean aldatuko da erabat: ipar-mendebaldeko fronte batek euria ekarriko du eta aterkia zabaldu beharko dugu ostiral zein larunbatean. Igandean ezegonkortasuna baretu egingo da, nahiz eta xirimiri hondarrak geratu.

Astelehenaren hasieran, hodeiak eta ostarteak; goizean goiz ipar-mendebaldean zaparradaren bat egin dezake. Egunaren erdiko orduetan hodeiak ugaritu egingo dira eta egunaren bigarren partean euria egingo du, batez ere ekialdean. Tenperatura maximoak 12 eta 16 ºC artekoak izango dira. Haize ahul eta aldakor ibiliko da, goizean eta arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusi oraindik.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top