Kirola, elkartasuna eta josteta uztartu diren gau honetan

BILBO | Artxandako tuneletan kirola, elkartasuna eta josteta bildu dira Artxandako Tuneletako Gau Krosaren 2026ko edizioan. 292 atletak hartu dute parte Bizkaiko Foru Aldundiak Interbiak-en bitartez antolatutako zazpi kilometroko gaueko lasterketa berezi honetan. Kirol-ekitaldi honetan aritu direnek normalean ibilgailu gurpildunak baino ibiltzen ez diren azpiegitura baten zehar egin dute korrika.
Kirol-erronkaz gainera, lasterketa honetan nagusi izaten dira beti jai-giroa eta elkartasun-borondatea. Inskripzioekin bildutako dirua (8.000 euro) Stop Accidentes eta Hartutako Burmuineko Gaitzaren Elkartea erakundeei eman zaie. Biek ere izugarrizko lana egiten dute trafiko-istripuetan kalte hartutako pertsonei eta haien senideei.
Jardunaldiaren amaieran, sariak eman zaizkie kategoria guztietako garaileei (gazte-kategorietan Kutxabank izan da babeslea) eta kirol-materialaren zozketa egin da. Eroskik ere lagundu du: hornidura-poltsak eman ditu eta bi Seleqtia gourmet otzara zozketatu ditu.


