DOT Durangaldea

Bilbok Lezamako trenbide zaharreko bidean bi behatoki egokitzeko lanak amaitu ditu

Jarduketa horrek 128.838,73 euroko aurrekontua izan du

Bi begiratoki berritu dira Bilbon

BILBAO | Udalak bukatu ditu Lezamako Trenbide Zaharreko bidean (2. barrutia, Uribarri) dauden begiratoki bi egokitzeko obrak. Esku-hartze horri esker, espazio horiek hobetu eta nabarmendu ahal izan dira eta egoteko eremu erosoagoak, irisgarriagoak eta seguruagoak bihurtu dira, herritarrek erabiltzeko aukera izan dezaten.

Jarduketa horrek 128.838,73 euroko aurrekontua izan du eta hiru hilabetetan gauzatu da. Horrela, bada, lekuaren egoera hobetu eta irudia berritu da, eta zoladura berria, hiri-altzariak, edateko ur-iturriak, babes- eta argiztapen-elementuak jarri dira.

Esku-hartzea kalearen leku bitan egin da. Lehenengoa 65A-65C atarien ondoan dago; bigarrena, berriz, Artxandako funikularraren trazaduraren eta Artxandako igoeraren artean dago. Bi puntu pribilegiatu horietatik Bilboko hiri-paisaia ikus daiteke.

Begiratokia bi berritu dira

Lehenengo begiratokian espazioa erabat berritu da, hormigoizko galtzada-harri aurrefabrikatuz zolatutako plataforma berri bat sortuz. Gainera, eremua berriro antolatu da eta edateko uraren iturri berri bat, eserlekuak, paperontzia eta babes-baranda bat instalatu dira, erabiltzaileen erosotasuna eta segurtasuna handitzeko.

Jarduketa osatzeko, argiztapena hobetu da proiektagailu bat jarrita eta lorezaintza-lanak eginda.

Bigarren begiratokian zoladurak erabat berritu dira -gainazal-akabera apaingarria izango du- eta egoteko leku berri bat jarri da. Era berean, edateko ur-iturri bat, eserlekuak eta babes-baranda berria jarri dira eta, gainera, argiztapena indartu da, luminaria integratua duen zutabe baten bidez.

Eremu bietan zuhaitz berriak landatuko dira udagoienean, mota horretako jardueretarako garai egokiagoa baita; horrela, behar den moduan ezartzen eta espazioa paisaian integratzen lagunduko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top