Ez da inor zauritu, Ertzaintzak jakinarazi duenez
IURRETA | Durangaldeko errepideetan bigarren istripua ostiral honetan, gaur goizean AP-8an, Zornotzan, izandako istripuaren ondoren. Oraingoan ere, zauriturik gabe.
Kamioi bat irauli da arratsaldeko bost eta erdiak aldera biribilgunean, Durangoko noranzkoan, BI-623 errepidean, AP-8ko peajetik eta gasolindegitik gertu. Gertakariak Urkiolara doazen bideak ixtea eragin du.
Suhiltzaileak bertaratu dira, eta kamioiaren gasolio-isuria kontrolatu dute. Une honetan, zaborra zeraman ibilgailuak biribilgunea oztopatzen jarraitzen du, garabiak kendu arte.