DOT Durangaldea

Bi aurpegiko astea eguraldian Bizkaian

Astelehenean eta astearte goizean termometroak 30 ºC-tik gora kokatuko dira

Asteko lehen egunetan eguraldi eguzkitsua izango da ARGAZKIA Ibarrangalua: Victor Uriarte

EGURALDIA | Aste honek bi aurpegi oso desberdin utziko ditu Bizkaian. Astelehenean eta astearte goizean giro eguzkitsua eta bero handia izango dira nagusi, eta maximoak 30 ºC-tik gora kokatuko dira, puntu batzuetan 35 ºC-ren mugara iritsiz.

Nolanahi ere, egoera astearte arratsaldetik aurrera aldatzen hasiko da. Ipar-mendebaldeko haizeak hodeiak sartuko ditu mendebaldetik, eta gauean euri txikia egin dezake kantauriar isurialdean. Asteazkenetik ostiralera arte, giro freskoa eta zaparrada txikiak izango dira protagonistak, termometroetan beherakada nabarmena izanda. Asteburuari begira, bada, eguraldi ona berriro itzultzea espero da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top