DOT Durangaldea

Zornotzak igeriketa egokituko klaseetan izena emateko epea zabalik

Saioak 5 eta 16 urte bitarteko eta %33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila duten gazteei zuzenduta daude

Klaseak larunbat eta igandeetan egingo dira

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxanoko Udalak jakinarazi du zabalik dagoela urriko, azaroko eta abenduko hilabeteetan Larrea Kiroldegian egingo diren igeriketa egokituko klaseetan izena emateko epea.

Jarduera 5 eta 16 urte bitarteko eta %33ko edo gehiagoko desgaitasun-maila duten gazteei zuzenduta dago. Parte-hartzaile bakoitzak 30 minutuko igeriketa egokituko saioa izango du, monitore espezializatu baten laguntzarekin.

Klaseak larunbat eta igandeetan egingo dira, urriaren 3tik abenduaren 13ra, goizez, 09:00etatik 13:30etara. Ez da saiorik izango urriaren 31ko eta azaroaren 1eko asteburuan, ezta abenduaren 5ean eta 6an ere.

Izen-ematea

Interesa duten familiek Larrea Kiroldegian eman ahal izango dute izena, edo mezu elektroniko bat bidalita kirolak@amorebieta.eus helbidera, betiere irailaren 20a baino lehen.

Eskaera kopurua eskuragarri dauden plazak baino handiagoa bada, zozketa egingo da plazak eta ordutegiak esleitzeko.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top