Tenperaturak suabeak izango dira baina beherantz joera hartuko dute

EGURALDIA | Astea giro hodeitsuarekin hasiko da eskualdean, goizean zehar sirimiri arina utziz, baina arratsaldean ostarteak zabalduko dira eta tenperatura udatiarrak mantenduko dira, 30 gradu inguruan. Asteartean giro egonkorra eta eguzkitsua nagusituko da gehienetan, ipar haize leunarekin eta termometroak gora eginez barnealdean.
Asteazkenetik aurrera, ordea, zerua berriro estaliko da eta ostegunetik aurrera euria eta tenperaturen beherakada nabarmena iritsiko dira Durangaldeara.


