DOT Durangaldea

‘Babesleku Klimatikoak’ prozesuak uztailaren 6an eta 7an jarraituko du Durangon

Hainbat herritar gerturatu dira San Fausto eta Madalena ermitetako lehen saioetara

Hurrengo bilerak Otzamotzenan eta Intxaurrondon izango dira

DURANGO | Durangoko Udalak aurrera jarraitzen du ‘Babesleku klimatikoak’ proiektuan parte hartzeko prozesuan. Ekimen honen helburua da udalerriko tenperatura altuen aurrean espazio seguru eta irisgarrien sare bat sortzea.

Aste honetan lehen bi saio parte-hartzaileak egin dira, eta hainbat herritarrek hartu dute parte. Udalak oso positibotzat jo du topaketetara izandako asistentzia eta horien garapena, bereziki aberasgarriak izan baitira herritarrek eta tokiko eragileek egindako ekarpenengatik.

Saio horiei esker, etorkizuneko babesleku klimatikoen sarean parte har dezaketen udalerriko espazioei buruzko proposamenak, beharrak eta pertzepzioak jaso dira eta, horrela, Durangoko errealitatera hobeto egokitutako proiektu bat diseinatzeko lagunduko dute.

Parte-hartze prozesuak datorren astean jarraituko du, uztailaren 6an Otamotzena Auzogunean eta uztailaren 7an Laubideta 6an (Intxaurrondo) egingo diren bi saio berrirekin, biak 18:00etan.

Udalak topaketa horietan parte hartzeko deia egin die herritarrei, babesleku klimatikoen sarea guztion artean eraikitzen jarraitzea funtsezkoa dela azpimarratuz, herriaren benetako beharrei erantzuteko eta tenperatura altuen aurrean ongizate kolektiboa bermatzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top