Tenperatura maximoak 25 ºC ingurukoak izango dira

EGURALDIA | Ostegunean hodeiak eta ostarteak agertuko dira. Goizean hodei multzo dezente ikusiko ditugu, batez ere Kantauri isurialdeko zenbait tokitan, eta ostarteak ez dira hain zabalak izango. Gainera, Kantauri isurialdean ez da baztertzen puntualki zirimiria egitea. Arratsaldean, aldiz, hodeiak gutxitu egingo dira eta giroa eguzkitsua izango da, nahiz eta kostaldetik gertu hodei batzuk agertu. Araba hegoaldean eta Nafarroa erdi eta hegoaldean zerua ia erabat oskarbi egongo da egun osoan. Tenperatura maximoak 25 ºC ingurukoak izango dira, apur bat altuagoak hegoaldeko txokoetan eta ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da.


