22:00etan izango da ikusgai, Durangaldeko Telebistan

EUP! | Elkarrizketa berria Silken Gran Hoteletik astelehen honetan. Kevin Doylerekin eseriko den gonbidatua Koikili Lertxundi izango da. Otxandioko atzelariak bere ibilbidea eta futbolari bezala bizitako esperientziak errepasatuko ditu. Horrez gain, hainbat kamiseta, bota, eskularru eta oroigarri izango dira ikusgai, museo gisa.


