DOT Durangaldea

Durangoko Arte eta Historia Museoak bere 40. urteurrena ospatuko du ostegunean

Ospakizuna 19:00etan izango da  eta musika eta dantza emanaldiak eskainiko dira eraikinaren fatxadan

Ospakizuna eguen honetan izango da

DURANGO | Durangoko Arte eta Historia Museoak bere 40. urteurrena ospatuko du datorren ostegunean, ekainak 18, arratsaldeko 19:00etan, museoan bertan egingo den ekitaldi berezi batean.

Urteurrenaren harira, musika eta dantza emanaldiak eskainiko dira museoaren fatxadan, ospakizuna herritarrekin partekatzeko eta kultura-gune honek azken lau hamarkadetan egindako ibilbidea aitortzeko.

Era berean, ekitaldiaren edukiera mugatua denez, bertaratu nahi duten pertsonek aldez aurretik museoarekin harremanetan jarri beharko dute plaza erreserbatzeko: museoan bertan (Sanagustinalde, 16) edota 946 03 00 20 telefonora deituz.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top