Tenperaturan ez dugu aldaketa askorik espero behar

EGURALDIA | Larunbatean fronte berri bat sartu eta giro motela izango dugu ipar partean. Kantauri isurialdean hodeiak trinkoagoak izango dira eta goizetik aurrera euri apur bat egingo du; egunaren amaieran atertzeko joera hartuko du. Hegoaldean berriz, giroa argi samarra izango da. Haizea iparraldetik eta ipar-mendebaldetik sartuko da eta arratsaldean apur bat harrotuko da barnealdean. Tenperaturan ez dugu aldaketa askorik espero behar, hala ere, minimoak apur bat altuagoak izango dira.


