Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira

EGURALDIA | Asteartearen hasieran hodeiak ugaritu egingo dira eta goizean eta arratsaldearen hasieran zerua hodeitsu egongo da. Iparraldean euria egingo du orduan; arratsalde-gau partean atertu egingo du, kostaldeko zenbait lekutan izan ezik, eta ostarte batzuk ager daitezke. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, aurreko egunetan baino indartsuago, bolada gogorrekin eta Ebro ibarrean oso gogorren batekin. Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira eta toki askotan 19-20 ºC-ren bueltan geratuko dira.


