DOT Durangaldea

Garaiko Udalak San Migel auzoko argiteria berritu du

Guztira, 21 kale-argi edo farola eta hainbat detektagailu aldatu dira

Jarduketa honek 10.600 euroko inbertsioa suposatu du

GARAI – Garaiko Udalak argiteria publikoa berritzeko lanak egin ditu San Migel auzoko eremu batean. Guztira, 21 kale-argi edo farola eta hainbat detektagailu aldatu dira, eta jarduketa honek 10.600 euroko inbertsioa suposatu du.

Berritu den tarteak herriko hainbat azpiegitura garrantzitsu hartzen ditu barne; hala nola, frontoia, kultur etxea, kirolgune berria, San Migel eliza, Garaiko landetxea, hilerria, oinezkoentzako ibilbidea eta inguruko aparkalekua.

Udaletik azaldu dutenez, inbertsio honek hiru helburu nagusi ditu:

  • Segurtasuna bermatzea: Argi nahikoa egon dadin, herritarrak zein bisitariak eremu horretan gauez era seguruan ibili ahal izateko.

  • Eraginkortasuna eta aurrezpena: Duela hainbat urte instalatutako sistema zaharkitua kendu eta sistema efizienteago bat ezarri da, energiaren kontsumoa gutxitzeko.

  • Ingurumena zaintzea: Argi-kutsadura murriztea lortu nahi da; horretarako, beheko aldea ahalik eta ondoen argiztatuko da, baina zerurantz igortzen den argitasuna apalduz.

Lan hauen bidez, Garaiko erdiguneko auzo honek azpiegitura modernoagoa, jasangarriagoa eta seguruagoa izango du hemendik aurrera.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top