Goizean zenbait lekutan zirimiria egin lezake

EGURALDIA | Igandean tenperatura maximoak pixka bat gehiago jaitsiko dira, hegoaldeko zenbait lekutan nabarmen, eta giroa udaberrikoa izango da nonahi. Egunaren hasieran hodeiak izango dira nagusi eta iparraldeko zenbait lekutan zirimiria egin lezake. Eguerdi aldera ostarteak zabalduko dira eta arratsaldean leku gehienetan eguraldia eguzkitsua izango da. Iparraldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin, eta kostaldean ipar-mendebaldekoa nagusituko da.


