Tenperatura maximoak 20 eta 25 ºC artekoak izango dira

EGURALDIA | Larunbatean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Iparraldean behe-hodeiak izango dira nagusi eta zerua hodeitsu egongo da; tenperatura maximoak 20 eta 25 ºC artekoak izango dira orokorrean. Hegoaldean zerua aurreko egunetan baino hodeitsuago egongo da, batez ere arratsaldetik aurrera; orduan zenbait lekutan zaparradaren bat egin dezake. Hegoaldeko tenperatura maximoak hiruzpalau gradu jaitsiko dira, baina Erriberan beroa egiten jarraituko du. Goizetik aurrera ipar-haizea ibiliko da, arratsaldean bolada gogorrekin.


