DOT Durangaldea

Durangok haur eta gazteen diagnostikoaren emaitzak aurkeztuko ditu asteartean

Ekitaldia Durangoko Udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango da, 18:00etan

Aurkezpena bilkura arteoan izango da

DURANGO | Asteartean, maiatzak 12, 18:00etan, Durangoko udaletxeko osoko bilkuren aretoan haur eta gazteen diagnostikoaren emaitzak aurkeztuko dira. Ikerketa honen helburua udalerriko haur eta gazte kolektiboen egoera eta beharrak ezagutzea da, haien ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko, beren errealitatera hobeto egokitzen diren politika publikoen bidez. Horretarako, 500 inkesta baino gehiago jaso dira, haurrek eta gazteek beraiek beteta.

Diagnostikoak Durangoko haur eta nerabeen kezka eta behar nagusiak identifikatzeko egin da. Informazio horrekin, Udalak haien ongizatea hobetzeko neurriak eta programak diseinatu ahal izango ditu, garapen integralerako ingurune egokiagoa sortuz.

Diagnostikoak Durangoko haur eta nerabeen kezka eta behar nagusiak identifikatzeko egin da. Informazio honen arabera, Udalak haien ongizatea hobetzeko neurriak eta programak aurrera eramango ditu, garapen integralerako ingurune egokiagoa sortuz.

Udalak bertaratzeko eta parte hartzeko deia egiten die herritar guztiei, haur eta gazteentzat udalerri inklusiboagoa eta errespetuzkoagoa eraikitzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top