Edizio berria ekainaren 19, 20 eta 21ean izango da, eta hiru egunetan zehar jatorri ezberdinetako taldeek joko dute Amorebieta-Etxanoko kaleetan

AMOREBIETA-ETXANO | Haizetara Kaleko Musikaren Nazioarteko Lehiaketaren XIX. edizioa ekainaren 19, 20 eta 21ean ospatuko da Amorebieta-Etxanoko kaleetan, eta hiru egunetan zehar, mundu osotik etorritako hamar taldek beren musika estilo eta erritmoak eskainiko dituzte. Aurten, guztira 48 banda aurkeztu dira lehiaketan parte hartzeko, eta antolaketa batzordeak, hainbat herrialde eta musika estilo desberdinetakoak diren hamar talde aukeratu dituzte.
Amorebieta-Etxano berriz ere kale musikaren nazioarteko topaleku bihurtuko da. Ekainaren 19, 20 eta 21ean, egitarau bizia eta erakargarria izango da, eta munduko txoko askotatik etorritako musika proposamenak eskainiko dira, herriko bizilagunek eta bisitariek gozatu ahal izango dituztenak.
Aurten, guztira 48 banda aurkeztu dira, 18 herrialde desberdinetatik: Frantzia, Italia, Portugal, Mexiko, Kongo, AEB, Erresuma Batua, Herbehereak, Hungaria, Chile, Filipinak, Costa Rica, Errumania, Kanada, Argentina, Belgika, Alemania eta Espainia. Estatu mailan, 9 komunitate desberdinetatik etorritako taldeek eman dute izena: Kanaria Handia, Bartzelona, Madril, Murtzia, Girona, Ciudad Real, Segovia, Nafarroa eta Bizkaia.
Antolaketa batzordeak hamar banda hautatu ditu, estatu zein nazioartekoak eta musika estilo desberdinekoak, hala nola, musika tradizionala, bertsioak, konposizio originalak, musika balkanikoa, elektronikoa, hip-hop, funk, folk, swing… Hona hemen Haizetara 2026ean parte hartuko duten hamar bandak:
Hauek dira Haizetara 2026an parte hartuko duten taldeak:
- PIERRES&FILS (Frantzia)
Duela zazpi urte, Pierres & Fils talde frantsesak kaleak musikaz eta bizitzaz betetzen ditu, konbikzioz eta naturaltasunez. Gaur egungo trobadore hauek espazio publikoa berrirakurtzen dute emozioz beteriko ikuskizunen bidez, non musika eta gorputz-adierazpena elkarrekin nahasten diren. Umorea eta poesia lagun, ikusleak etxea beste modu batean bizitzera gonbidatzen dituzte, giro koloretsu eta ameslari batean murgilduta.
http://pierresetfils.fr/
- BANDA QUETZAL (Belgika)
Metalezko banda berezi batek osatzen du Banda Quetzal, eta Mexikoko musika tradizionala berrinterpretatzen du ikuspegi oso pertsonal batekin. Europako barrokoa, Afrikako erritmoak eta herri indigenen tradizioak uztartzen dituzte soinu berezi batean.
- LES ROGERS BRASS BAND (Frantzia)
New Orleanseko brass band tradizioaren oinarrietatik abiatuta, LES ROGERS BRASS BAND taldeak jazzaren jaioterriko energia eta soinua oholtzara eramaten ditu. Metalaren berotasuna eta bateria kreolearen indarra bat eginda, zuzenekoak festa bihurtzen dira. Konposizio propioak eta tokiko errepertorioa uztartuz, Mardi Gras giroan murgiltzeko gonbidapena egiten dute.
https://www.lesrogersbrass.com
- SEVEN SEAS ORCHESTRA (Italia)
Hot Jazz estiloko sexteto italiarra da Seven Seas Orchestra. AEBetako musika herrikoiaren bilakaeran barrena bidaia musikala proposatzen dute, ragtime-etik hasi eta swingaren hastapenetara arte. Garai hartako soinu eta estetikari fidel izanik, instrumentu eta jantzi historikoak erabiltzen dituzte, jazzaren lehen garaietako espiritua bizirik mantenduz.
https://www.instagram.com/seven_seas_orchestra - MAMABRASS (Madril)
Mamabrass New Orleanseko brass band tradizioa gaur egungo soinu eta ikuspegi batekin uztartzen duen taldea da. Eszenaratze indartsu eta energetikoarekin, edozein espazio festa kolektibo bihurtzen dute. Haientzat, New Orleanseko musika komunitatea, erritmoa eta askatasuna dira. Tradizio hori errespetatuz, gaur egungo ikuspegitik berrinterpretatzen dute, talde anitz eta parekide batetik.
- FANFARRIA TAQUIKARDIA (Vigo)
Vigon sortutako fanfarre garaikidea da Taquikardia, Balkanetako, klezmer-eko eta musika erromaniako eraginak uztartzen dituena. Kalearen eta eszenaren artean mugitzen dira, publikoarekiko harreman zuzena bilatuz.
Emanaldi bakoitza festa kolektibo bihurtzen dute, umorea, antzerkia eta energia nagusi direla. Estilo zaila dute sailkatzeko, baina beti giro bizia sortzen dute. https://www.instagram.com/fanfarriataquikardia?igsh=MWE1eWZ6b2NmaXdxOA==
- FORBI BRASS BAND (Hungaria)
2023an sortutako brass banda da Forbi Brass Band. Saxofoia, tronpetak, tronboiak, tuba eta bateria uztartzen dituzte soinu indartsu eta energetikoa sortuz. Pop, hip-hop eta musika retroaren moldaketak egiten dituzte, baita konposizio propioak ere, zuzeneko bizi eta erakargarriak eskaintzeko helburuarekin.
https://www.instagram.com/forbibrass/
- LOS JUSTICIEROS (Madril)
Latinoamerikako eta Europako musikariek osatutako taldea da Los Justicieros. Cumbia rockarekin, ska eta psikodeliarekin uztartzen dute, proposamen dantzagarri eta kale giroko batean. Madrilgo kaleetan eta El Rastro inguruan aritzen dira batez ere, festa, dantza eta giro ona zabaltzeko helburuarekin.
https://www.instagram.com/losjusti/ - SUPER PANELA (Frantzia)
Super Panela franko-espainiar octeto bat da, erritmo tropikalak, jazz-a eta sustrai afroamerikar eta afrokolonbiarrak uztartzen dituena. Zuzeneko indartsuak eskaintzen dituzte, groove modernoekin eta melodia hipnotikoekin, “Onda Neotropicala” izeneko soinu propioa sortuz.
- BARNA SABOR TRUBAČA (Bartzelona)
Bartzelonako Balkan brass talde berria da, Balkanetako tradizioa ikuspegi mediterraneo eta garaikide batetik berrinterpretatzen duena. Haize eta perkusio indartsuarekin, zuzeneko parte-hartzaile eta dantzagarriak sortzen dituzte, tradizioa eta gaur egungo soinuak uztartuz.
https://linktr.ee/barnasabortrubaca
Beste behin ere, Haizetara jaialdia kultura aniztasunaren eta herritarren parte-hartzearen ospakizun gisa aurkezten da. Bere helburua zuzeneko musika publiko guztietara hurbiltzea da, ingurune ireki eta irisgarri batean. Horrela, Amorebieta-Etxanok kulturaren aldeko apustua berresten du, bizikidetzarako eta tokiko gozamenerako tresna gisa.
Informazio gehiago eskuratzeko bisitatu ondorengo esteka: www.haizetara.eus


