DOT Durangaldea

Ostegunean eguraldiak egonkortzera egingo du Durangaldean

Tenperatura zertxobait jaitsiko da eskualdean

Atertzeko joera izango dute eta ostarte ederrak zabalduko dira ARGAZKIA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Ostegunean eguraldiak egonkortzera egingo du eskualde gehienetan. Goizaldean eta goizean goiz oraindik zaparrada batzuk egingo ditu, baina atertzeko joera izango dute eta ostarte ederrak zabalduko dira. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira berriro, baina, oro har, ez dute garrantzizko ondoriorik ekarriko, Pirinio aldean salbu. Hego-mendebaldeko haizea ahul ibiliko da eta arratsaldean iparraldera aldatuko da. Tenperatura zertxobait jaitsiko da kostaldean eta gorabehera handirik gabe jarraituko du gainerakoan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top