Hitzordua 18:00etan izango da Elkartegian

DURANGO | Apirilaren 27an, 18:00etan, Muruetatorre auzoko batzarra egingo da Elkartegian. Bertan, auzoko komun publikoa izango da hizpide, eta helburua auzokideen iritziak, proposamenak eta iradokizunak jasotzea da.
Gainera, aurrekontu parte-hartzaileei buruz ere hitz egingo da, besteak beste, Muruetatorren bidegorria luzatzeko proposamenari buruz. Halaber, auzokideek beste gai batzuei buruzko galderak egiteko aukera ere izango dute.
Udalak auzoko herritarrei batzarrera bertaratzeko eta modu aktiboan parte hartzeko dei egiten die.


