Hitzordua 12:30ean izango da

DURANGO | Datorren igandean, apirilak 26, Durango Kantari ekimenaren saio berri bat ospatuko da Durangon. Herri-kantugintza eta herritarren parte-hartze aktiboa sustatzea helburu duen egitasmo honek giro jai-zalea ekarriko du berriro herriari. Hitzordua 12:30ean izango da, Merkatu Plazan, eta oraingoan Eingo taldeak gidatuko du saioa.
Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu taldean abestera eta une kolektibo honetaz gozatzera. Parte-hartzea errazteko, Durango Kantariko kantutegia eskuragarri dago udaleko webgunean (www.durango.eus), edota ekitaldiko karteletan agertzen den QR kodearen bidez deskargatu daiteke.


