Interesatuek info@dendakbai.eus helbidera bidali dezakete curriculuma

DURANGO | Dendak Bai merkatari elkarteak hautaketa prozesu bat ireki du Durangon eta Iurretan bizikletaz banaketak egingo dituen pertsona bat kontratatzeko. Banaketaz gain, elkartearen eguneroko zeregin txikietan laguntza ematea ere izango da langilearen lana. Erakundeak profil dinamikoa, harremanetarako gaitasuna duena eta tokiko merkataritzarekin konpromisoa duena bilatzen du.
Azaldu dutenez, hautagaia pertsona arduratsua eta antolatua izatea, jarrera hurbila izatea eta euskaraz jakitea baloratuko da. Gidabaimena izatea ere kontuan hartuko da, nahiz eta ez den ezinbesteko baldintza.
Lanpostuak kontratu mugagabea eskaintzen du lanaldi partzialean. Ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, goizez eta bi arratsaldez; horrela, lana beste ardura batzuekin uztartzeko aukera emango du. Elkarteak azpimarratu duenez, lan “dinamikoa, aktiboa eta tokiko merkataritzarekin zuzeneko harremanean” egongo dena da, hori baita haien jardueraren zutabeetako bat.
Interesa duten pertsonek info@dendakbai.eus helbidera bidali dezakete curriculuma, mezuaren gaian “CV Reparto” adieraziz.


