Tenperatura pixkanaka jaitsiko da; jaitsiera nabarmenagoa izango da arratsaldean

EGURALDIA | Gaur fronte hotz batek lurraldea zeharkatuko du eta eguraldiak okerrera egingo du nabarmen. Goizean zerua lainotuta geratuko da eta euri pixka bat egin dezake, baina euri gehiago espero da egunaren bigarren partean; fronteak Euskal Herri osoa zeharkatuko du, eta euria eta zaparradak egingo ditu, zaparradak sarriago botako ditu eta ugariagoak izango dira Kantauri isurialdean. Mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin; arratsaldean haizea ipar-mendebaldetik finkatuko da. Tenperatura pixkanaka jaitsiko da; jaitsiera nabarmenagoa izango da arratsaldean eta elur-kota gauean 1000-1200 m inguruan egon daiteke.


