Tenperaturan gorabehera handirik ez da izango

EGURALDIA | Asteazkenean ez dugu aldaketarik espero, moteletik joango da eguna eta euria egingo du. Asteartean baino euri gehiago egingo du eta litro gehien Kantauri isurialdearen barnealdean pilatuko da. Ipar/ipar-mendebaldeko haizeak zakar joko du eta tenperaturan gorabehera handirik ez da izango, balio baxuak neurtuko dira garai honetarako.


