DOT Durangaldea

2026ko Julene Azpeitia Literatura Lehiaketa martxan da Durangon

Lanak aurkezteko epea  apirilaren 30ean amaituko da

Iazko irabazleak

DURANGO | Udalak, Euskara Sailaren bitartez, 2026ko Julene Azpeitia Literatura Lehiaketaren deialdia zabaldu du. Herriko idazle gazte zein helduen sormena bultzatzeko helburuarekin, diptikoak parte-hartzeko baldintza guztiak biltzen ditu.

Hiru adar nagusi ditu sariketak: ipuinak, olerkiak eta bertsoak edo koplak. Parte-hartzaileak honela banatzen dira:

  • Ikasleak: Durangoko ikastetxeetako ume eta gazteak, eta kanpoan ikasten ari diren durangarrak (18 urte arte).

  • Helduek: 18 urtetik gorako edonork eman dezake izena.

Sarien banaketa

Mailaren arabera, sariak ezberdinak izango dira:

  • LH eta DBHko ikasleak: Liburu sorta bat jasoko dute sarituek.

  • Batxilergoa eta Erdi Mailako LH: 150 euroko saria aurreikusten da.

  • 18 urtetik gorakoak: Sariak handiagoak dira, 200 eurotik hasi eta 600 eurora arte (ipuin luzeen kasuan).

Aurtengo arautegian puntu garrantzitsu bat azpimarratu dute antolatzaileek: ez da onartuko adimen artifizialarekin egindako lanik, ez osorik, ez eta zati batean ere. Lan guztiek euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dute derrigorrez.

  • Azken eguna: Lanak aurkezteko epea 2026ko apirilaren 30ean amaituko da.

  • Bidalketa: Posta arruntez (Barrenkalea 17, Durango) edo helbide elektroniko bidez (juleneazpeitia@durango.eus) bidali daitezke, betiere anonimotasuna bermatzeko lema sistema erabiliz.

  • Ekitaldia: Irabazleen izenak maiatzaren 30ean jakinaraziko dira eta sari banaketa ekainaren 14an izango da Arte eta Historia Museoan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top