Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta 11-14 ºC artekoak izango dira

EGURALDIA | Asteazkenean fronte hotz batek eguraldi aldaketa ekarriko du. Goizean iritsiko da lurraldera, eta hodeiak eta euria ekarriko ditu, batez ere ipar partera. Itsasotik datorren haizea nagusituko da, goizean ipar-mendebaldekoa izango da eta iparraldekoa arratsaldean; tarteka, enbarazu apur bat egingo du. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira eta 11-14 ºC artekoak izango dira.


