DOT Durangaldea

Abadiñok Perulanda eta Trañabarren ingurua urbanizatzeko proiektuaren idazketa lizitatu du

Zonaldeko irisgarritasuna hobetzea da helburua

Udalak, 33.880 euro bideratuko ditu

ABADIÑO | Udalak Traña-Matienako farmaziaren eta trenbidearen artean dauden zonaldeak berrurbanizatzeko proiektuaren idazketa lizitatu du; Perulanda eta Trañabarren 15-25 kaleen artean, hain zuzen ere.

Proiektua bi fasetan egitea planteatu da. Alde batetik, farmaziaren eta Trañabarren 25 zenbakiaren artean dagoen plazaren berrurbanizazioa; eta, bestetik, Trañabarren 25 zenbakia trenbidearekin lotzen duen eremua. Kontratua BerrizArkitektoaK SLP estudioari esleitu zaio, eta, Udalak, 33.880 euro bideratuko ditu.

Proposamenak espazioaren berrantolaketa integrala planteatzen du, egun dauden oinezkoen fluxuetan oinarrituta. Gaur egungoak baino ingurune atseginagoak eta irisgarriagoak sortzea da helburua. Horrekin batera, lur azpiko sareak errebisatu eta eguneratuko dira.

Planteamendu berriak espazioen arteko lotura hobetzea, oinezkoei protagonismo handiagoa ematea eta egonleku atseginagoak sortzea bilatuko du, bereziki auzokoen eguneroko bizitzarako pentsatuta.
Era berean, proiektuak hainbat irizpide hartuko ditu kontuan, hala nola irisgarritasun unibertsala, material jasangarrien erabilera eta berdeguneak, itzala eta topaguneak bezalako elementuak integratzea.

Helburu nagusietako bat bi faseen diseinua bateratzea izango da, eremu osoak hiriespazio bakar gisa funtziona dezan.

Proiektu honek, Abadiñoko Udalak herriko gune desberdinak irisgarriagoak egin eta sareak modernizatzeko duen konpromisoari erantzuten dio

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top