DOT Durangaldea

Larunbatean eguraldiak ildo beretik jarraituko du

Tenperatura maximoek berdintsu jarraituko dute eta 15 eta 20 ºC artekoak

Egunaren hasieran barnealdean hotza egingo du ARGAZKIA GOIURIA: Xabier Elguezua

EGURALDIA | Larunbatean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Giroa eguzkitsua izango da, noizbehinka goi-hodeiak ugariak izan arren. Goizean goiz hegoaldeko zenbait lekutan lainoa eta behe-hodeiak agertuko dira ziurrenik. Egunaren hasieran barnealdean hotza egingo du, batez ere hegoaldean; tenperatura maximoek berdintsu jarraituko dute eta 15 eta 20 ºC artekoak izango dira. Goizean goiz hego-haizea ibiliko da, arratsaldean haizeak iparraldetik joko du eta azken orduetan ahul eta aldakor ibiliko da, mendebaldekoa nagusi.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top